IKASTAROAK

Ikasten.net, internet bidezko doako euskara ikastaroa

ikasten.net euskara edozein pertsona helduri munduko edozein lekutara helarazteko diseinatuta dago, eta eskakizun bakarra Interneterako konexioa duen ordenagailu bat izatea da. Horregatik, ikasten.net-ek oinarrizko hiru hizkuntzatako euskarria du: euskara, gaztelania eta ingelesa, erabiltzailearen aukeran.

Para ver esto necesitas Flash Player. Descargar.

Lan-ingurunea dibertigarria eta informala da, eta beste presentziazko edo online ikastaro batzuen osagarri gisa, zein hizkuntza ikasteko oinarri gisa erabili nahi dutenei zuzenduta dago.

ikasten.net-ek 60 unitate ditu, ataletan batatuak eta hainbat jarduerarekin. Horrez gain, 12 errepaso-unitate eskaintzen dizkizu, ikasitakoa errepasatu eta finkatzeko. Edukien artean audioak, bideoak, hutsuneak betetzeko jarduerak, aukera anitzekoak, hitzak lotu edo sailkatzekoak, eta abar aurkituko dituzu.

Sarrera unitatean programa erabiltzen ikasteko jarraibideak dituzu. Horregatik, denbora pixka bat horri eskaintzea eskatzen dizugu, erraz eta eraginkor ikas dezazun.

Hortik aurrera, zure maila zein den erabaki dezakezu, dagokizun unitatetik hasteko. Horrela, ikasten.net ahalik eta gehien aprobetxatuko duzu.

Programatik kanpo, audio eta bideo gehigarriak aurkituko dituzu, zure ordutegien arabera praktikatzeko.

Zorte ona ikastaroekin!

Izena eman

Programaren inguruan audio eta bideo baliabide osagarriak topatuko dituzu, zure ordutegien arabera praktikatzeko aukera izan dezazun.

Para ver esto necesitas Flash Player. Descargar.

Ikasten.net ikasmaterialak (036-060 ikasgaiak) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egokitasun-aitormena du. Data: 2008-09-12.

Hasi Ikasten ikasmaterialak (001-035 ikasgaiak) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egokitasun-aitormena du. Data: 2004-03-10.